Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Itsaslabarreko etxea.

March 3, 2009 | Sailkatugabeak | 1 Comment

Joanari uda hori ahaztuezina iruditzen zaio zeren eta mutil bat Alain izenekoa ezagutzen du eta itsaslabarreko etxean gertatutako abenturengatik.

Bai, ezezagun gauzak ikertzeko kuriositatea.

Itsaslabarreko etxea – Egin beharrekoak (egin eta gero bidalia)

March 3, 2009 | Sailkatugabeak | 1 Comment
  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu?  (‘ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
  • Joanari zergatik gertatzen zaio hain nabarmen 16 urte dituelako uda hori? Ba al duzu Joanarekin antzekotasunik? Zein?

Itsaslabarreko etxea.

February 23, 2009 | Sailkatugabeak | 6 Comments

-Liburu hau interesgarria iruditu zait nahiz eta amaiera ni pentsatzen nuen bezalakoa ez izatea.Oso ondo irakurtzen da eta erakargarria iruditu zait; abenturak, gure adineko neska baten gorabeherak…konbinatzen dituelako, denbora guztian zer gertatuko denaren intriga sortaraziz.

-Liburuak Joana, 16 urteko neska baten historia kontatzen du eta kostaldeko herri txiki batekoa da Garraitzeta izenekoa. 

Neska honek Alain izeneko mutil bat gustuko du, berak baino urte bat gehiago daukanak. Horrela egun batean berarekin hizketan hasi eta herriko jaietan elkarri hobeto ezagutzeko aukera dute.

Horrela liburuaren korapiloa hasten da. Joana normalean kala batera bainatzera joaten da eta egun batean euria hasita, babesteko leku bat bilatzen ari zelarik konturatzen da bertan etxe zahar eta abandonaturik bat zegoela izkutaturik belar eta zuhaitz… artean. Baina nahiz eta abandonaturik egotearen antza eman, oso harrigarria iruditu zitzaion arpa soinua bertatik entzutea. Hasieran ez zuen ezer sumatu, bakarrik pentsatu zuen inoiz ez zela konturatu hor etxe bat zegoela.

Horrela bere etxera itzulita konturatu zen bere koaderno morea (eguneroko gertaerak idazteko erabiltzen zuena) etxe misteriotsu horren inguruetan ahaztuta utzi zuela. Beraz, egun batzuk barru bertara bueltatu behar zuela pentsatu zuen. 

 Etxe horretara bueltatzeko momentuan eraikin horri buruzko jakinmina sortarazi zion, eta erabaki zuen bere amamari haren inguruko informazioa galdetuko ziola. Eta horrela Lope de Solaizeko familiarena zela jakin zuen eta baita ere sute baten ondorioz hondatu zela.

Hurrengo egunean Alainekin joan zen etxe hartara, sartzean beheko plantako sarrera inguruko logela batzuk miatu ondoren soinu arraro batek handik korrikan ateratzea eragin zien.eta animali batena izango zela pentsatuz bere lagunengana bueltatu eta hondartzarantz jo zuten gero festetan berriro murgiltzeko asmoz.

Modu horretan hasi zen etxe horri buruzko informazioa biltzen eta ikertzen: famili aberats horren armarriaren istoria, egon ziren pasadizoak eta beste hainbat bitxikeriak.  

 Hurrengo egunetako batean, herria festetan segitzen zela ohartxo bat jasotzen du, non etxe horretara joateko gonbidapena egiten diote. Orduan, Alainek eta Joanak elkarrekin joatea erabakitzen dute. Hartara ailegatzean, emakume arraro batzuekin topatzen dira. Hizketan hasten dira eta etxe horren antzinako familiakoak direla konturatzen dira eta familiari buruzko kontakizunak egiten dizkiete. Agur esateko orduan andreek gomendatu diete ez bueltatzeko.

Egun horretatik aurrera, denbora luzean egon ziren leku horretara  itzuli barik, zeren festak amaitu ziren, Alain uda gurasoekin kanpora pasatzera joan zen eta Joana lagunekin geratu zen. Bapatean egunen batean, etxe horretako emakume bat ikusi eta bere joan zen herriko kanposanturaino, han bertan gertatutako gauza batzuk ikusita, susmagarri bezala hartzen ditu. 

Berriro Alain itzulita, etxe misteriotsu hartara joatea erabakitzen dute eta konturatzen dira emakumeak gaiztoak direla. Alain harrapatu eta sute handi baten ondorioz ezin izan zuten alde egin.

Honezkero,  suhiltzaileek ailegatzean ezin izan zuten Alain salbatu eta bertan hil zen erreta, Joana bai salbatzea lortu zutela. 

Alaini poema bat eskaini eta bere koaderno morea itsaslabarrera bota zuen, honekin amaitzen da ipuin honen historia. 

Egia ala gezurra?

January 19, 2009 | Sailkatugabeak | No Comments

EGIA ALA GEZURRA?

   Hitz egitean denok dakigunez egiak eta gezurrak esaten ditugu.Baina ez dakiguna da zein da  erabiliena.Gure ustez egia esaten dugu gehienetan eta gezurra beharezkoa denean bakarrik,baina ez da horrela, hori bai gezur galanta dela!!

Txikitatik irakatsi digute egia esateak ondo dagoela eta gezurra txarto,baina gero praktikan jarri eta ondo erabiltzea beste gauza bat da.

Gezurrak nahiz eta gutxi erabiltzen ahalegindu, konturatu barik erabiltzen ditugu.Egun batean gezur pila bat esaten ditugu neurri batean edo bestean eta handiago eta txikiagoak.

Normala denez baldin eta zein modutan eta zertarako bata edo bestea erabiltzea komeniko zaigu. Hobeto da egia esatea zeren gezurretan ibiltzeak, engainatuta bezala sentiarazi daiteke esandako, pertsona. Eta beste batean nahiz eta egia esan, sinistea kostatu egingo zaio,  pertsona fidagarria izan ez zarelako harentzat, gezurretan harrapatu ostean.

Horrela ezberdindu behar da ondo zein dagokigun hobeto esatea: egia ala gezurra.

Horregatik kontuz gezurrekin!!

                                                                 Agur bero bat:

                                                                                                    Joseba.    

December 10, 2008 | Sailkatugabeak | No Comments

Kaixo:

Blogaren ideia ondo iruditu zait baina lanak horregatik gehiago izateak ez zait ondo iruditzen.

Uste dut ideia hau ondo dagoela, euskara ikasteko eta forma entretenigarri bat izateko beste era batean gai honi buruzko informaz.ioa jakiteko.

Ni orain arte ez dut halako blog-bat izan eta idei kurioso eta interesgarria iruditu zait.

Hala ere, ez zait asko gustatzen ere ordenagailuarekin klaseko gauzak egitea zeren normalean  ditugun etxeko-lanekin asko izango delako.

Beste barik .

Agur.                                              Joseba.

Kaixo Joseba!

November 7, 2008 | Sailkatugabeak | 1 Comment

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds. Valid XHTML and CSS. ^Top^

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios